Gu

Basque Gidariak

Logo-haundi-azul

Mendiko gidariaen elkartea, segurtasuna maximizatu eta goi kalitatezko mendiko esperientzia zerbitzu bat hornitzea haien helburu izanik.

Basque gidariek, gida zerbitzua, jarduera desberdinen sorrera, eta garapena eta mendian gauzatuko ditugun diziplinak batzen dituzte haien zerbitzuetan.

BASQUE GIDARIAK mendi munduko lehio berri baten moduan jaiotzen da beti profesionaltasuna eta segurtasuna eskeiniz.

BASQUE gidari baten zerbitzuak eskatzea langile kualifikatu batez fidatzea da; segurtasunaz, zein, estrategiaz arduratu eta erabaki egokiak hartu ez ezik, mendiaren mundua gidari eta alpinisa esperientziadunen esperientziaren aldetik ezagutzeko aukera ere emango dizuna.

Hurbileko esparru didaktiko eta atsegin batean gurekin mendiko esperientziak partekatzeko aukera ematen dizuegu. Antolamendu logistikaz arduratzeaz aparte, informazioa emateaz eta asesoramendu tekniko beharrezkoaz ere arduratzen gara.

Gure Taldea

Guztiaren gainetik TALDE bat gara, formazio zein trebakuntza profesionala duen taldea. Mendiko, eskaladako eta alpinismoko Mendi gidari edo kirolen tekniko moduan jarduteko.

Gure mendiagatik dugun pasioa, lanbide bihurtu dugu.

Mendia amets, erronka eta ilusioz ereindako lorategi ederra da.

Alpinista eta mendiko gidaria

Juan Vallejo

Logo-AGMDuela 20 urte baino gehiagotik mendian garatutako modalitate guztian praktikatzen ditu. Lanbidez suhiltzailea da, baina duela 15 urte baino gehiagotik mendian lanean dihardu.

 

Mundu erdiko mendiguneetan eskalatu du, nahiz eta Himalaia eta Karakorum-eko mendi handietan aurkitu duen bere alpinismiko praktika ulertzeko modua adierazteko lekurik gustokoena.

Alpinista eta erdi mendiko kirolo teknikaria.

Unai García Olano

Logo-AGMMendi-modalitate guztiak praktikatzen ditu, alpinismoa eta eskalada klasikoetak nabarmenduz. Honek, denbora librea duen bakoitzean Pirinioetan, Europako gainetan, Alpeetan…. ibiltzea dakarkio.

 

Mendiagatiko zuen pasioak eraman zuen elektrizitatea alde batera uztera eta mendi erdiko gidari titulua lortu zuen, mendian profesionalki arituz.

Alpinista eta glaziologoa

Ibai Rico 

Logo-AGMBere bizitza mendiari dedikatu izan dio, alpinismoa eta glaziarren ikerketa gidariarenarekin konbinatuz. Mendiarengatiko bere pasioak Artikoan, Eskozian, Zelanda Berrian, El Gran Cáucaso-n, Alpeetan, Yosemiten edo Himalayan eskalatu eta glaziarrak inbestigatzera eraman du. Azken honetan, Himalayan, duela gutxi bide bat ireki du, Nepalen hain zuzen ere.

 

Ibaik Patagonia esploratu eta bertan eskalatu du 2008tik Tierra del Fuego-n hainbat irekitze eginez eta Darwin Mendikatean oihal-nabigazio-bidaia negutarrak eginez.

 

Ibaik Pirinioetan (CSIC-ean) glaziologo bezala bere lana garatzen du, Euskadiko Unibertsitateko irakaslea da eta duela 10 urtetatik mendi gidari lanetan dabil Alpeak, Pirinioak, Alto Atlas, Kilimanjaro, Kaukaso eta Norvegia bezalako mendiguneetan.

Eskalatzaile eta alpinista, plan eta patuetako bilatzaile nekaezina.

Iñaki Garay Barrena -Kiri-

Logo-AGMNahiz eta albaintaritzan lizentziatu, nire mendiarekiko zaletasun eta motibazioak eskaladarekin erlazionaturiko zerbitzuen formazioaren eta gestioaren bidetik eraman ninduen. Urteak dira mendi-gidari izaten hasi nintzela, lagun eta bezeroak laguntzeko eta haien helburu eta ilusioez gozatzeko.

 

Nire segurtasunarekiko konpromisoa, eskalada klasikoenganako nire maitasunaz eta zapore eta hisoriaz beteriko bideekin soilik konpara dezaket. Mendiko liburutegi handian izen bakoitzak, bide bakoitzak, asko du esateko eta horiek deskubritzen jarraitzeak ikaragarri gustatzen zait.

Apinista eta eskalatzaile himalayista.

Luis Ángel Rojo García – Gorri

Logo-AGM16 urte zituenetik alpinismoa eta eskalada praktikatzen ditu eta 23urte zituela egin zuen bere lehen espedizioa Himalayara. Mendia bidaiaren protagonista izanik hainbat lurretan barrena bidaiatu du munduko mendikate nagusiak bisitatuz; hala nola Alpes, Andes, Himalaya,Atlas, Rocosas canadienses, Alaska, Irán… alpinista bezala ere ekintza ugari eginez.

 

Mendiarekiko bere pasioak, profesionalki mendian aritzeari eraman zion, lehenik kirol monitore moduan eta geroago mendiko gidari moduan baita mendi eta eskaladako kirol teknikoen formatzaile edo prestatzaile gisa.

 

1994an mendi gidari titulatua izanik eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionalarekin, ekintza bakoitza disfutatzen eta bere gar edo gogo bizia trasminitzen jarraitzen du.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR