Ez da dena Alpe eta Piriniotan amaitzen. Hurbileko Picos de Europak eta Kantabriar Mendikateak, Gredoseko mendilerroak edo mendigune zentralak alpinismoko modalitate guztien praktikak ahalbidetzeko lur-sail paregabeak eskeintzen dizkigute; iparraldeko aurpegi edo alde klasikoetatik ur-jausi eta zailtasun mistokoetaraino.
BASQUE mendi gidariek mendigune penintsularretako eskaladarik onenak ezagutzera gonbidatzen zaituzte.
Kantabria, Asturias eta Gaztela-Leon, hiru komunitate autonomo hauen artean perfektuki hedatutako 500km2-ko unitate menditsua. Ibai-sareak unitate menditsu hau sakonki ebakitzen du hiru Mendigune bereiziz: ekialdeko edo Andara-ko mendigunea Duje eta Deva ibaien artean, mendigune zentrala edo Urrieles-eko mendigunea Duje eta cares-aren artekoa, eta mendebaldeko Cornion mendigunea Cares-en eta Sella-ren artean.
Sistema zentraleko granitozko mendilerroa, Salamanca, caceres, avila, toledo eta madrileko probintzien artean kokatua. Kota altuena Almanzorreko gaina izanik, Avilako probintzian. Los Galayos, granitoko eskaladan erreferenteetako batzuk dira, Avilako probintzian ere kokatuak.
Almanzor.: Cara Norte. Escaladas de hielo y nieve alrededor de la Laguna
Gran galayo: Cresta catedral
Mª Luisa- Torreon: Cresta