Haien hedadurari esker nahiebeste zeharkaldi eta ibilbide zirkular egiteko aukera ematen digute.
Haien hedadurari esker nahiebeste zeharkaldi eta ibilbide zirkular egiteko aukera ematen digute, hauetako batzuk oso famatuak izatera iritsiz. BASQUEren eskutik ibilbide hauen hautaketa bat eskeintzen dizuegu.
Ibilbide zoragarri honek 40 etapa ditu Pirinioan barrena, kantabriatik mediterraneora, bai espainiar isurialdetik baita frantsesetik ere. Zeharkaldi sakona denez, 4 blokeetan egin daitekete, bakoitza 10 egunekoa.
Datak: ekainaren 15etik irailaren 15era. Gidari 1, 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona
Pirinio nafar ,araigoi eta frantsezetik zehar, Camille-ren, azken pirinear hartzaren, aztarnak jarraituz egiten den ibilbide zirkularra. Aukeratzen dugun ibilbidearen arabera 6-7 eguneko iraupena izan dezake.
Datak: ekainaren 15etik irailaren 15era. Gidari 1 , 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona
Trekking hau pirinioko zonalde ikusgarrienetatik doa, Aiguestortes-eko parke naturaletik. Lakuak, glaziarrak, ur-jauzia etab. ikusteko aukera emango digun bilbide zirkular bat da.
Datak: ekainaren 15etik irailaren 15era. Gidari 1 , 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona
Mendiko laku, granito eta pinu beltzeko erreinua. Paraje natural honen esentzia eta sekretu enblematikoemak deskubritzeaz gain, Aiguesrortes-eko parke nazionalean dauden eta 3000m baino gehiago dituzten Besiberri eta Punta Alta bezalako tontor altuenetara igoko gara.
Datak: ekainaren 15etik irailaren 15era. Gidari 1, 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona
Ehiztarien bideak eta Faja de Pelay-k, Circo de Cotatuero, Ordesa bereko haran, Soasoko zirko eta harana koronatzen duen Cola de Caballo-ko ur-jauziko ikuspegi ederrak eskeintzen dizkigu. Itzulerako bidean hainbat jauzi egin ditzakegu uretara hala nola Soasoko gradetan, Estecho-ko ur-jauzian edo Arripas-eko ur-jauzian.
Datak: maiatzetik urrira. Gidari 1, 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona
Mendiek neguan gozamenerako jarduera desberdinak eskeintzen dizkigute. Modalitate honek, leku elurtuetatik era azkar eta eroso batean mugitzea ahalbidetzen gaitu. Irteerak jardunaldi erdikoak, hasi berrientzat, zein jarduera betekoak izan daitezke, baita hainbat eguneko zeharkaldiak praktika duen jendearentzat ere.
Datak: Abendua – Martxoa. Gidari 1, 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona
Piriniotako kota altuenetan kokaturik, glaziare hauek Europako hegoaldeko azken glaziarren gotorleku eta azkenaldi honetako aldaketa klimatikoen adierazle bikainak dira. Pirinio frantsezeko glaziar adierazgarrienetatik zehar ibiliko gara hala nola: Oulettes de Gaube, Ossoue, Taillon eta Gabietous haien morfologia, arrail, eboluzio eta izotzaren beste sekretu batzuk. Horretaz gain Vignemale edo Taillon bezalako gailur mitikoetara igoko gara.
Datak: Abendua – Martxoa. Gidari 1, 10 mendizalee-raino
Talde minimoa: 4 pertsona